Inspiratu zaitez

Munduan milaka pertsona beraien jardueraren bidez janari xahutzea gutxitu nahi duten ekimen, proiektu eta ekintzak inplementatzen ari da. Tokian tokiko ekimenak dira, baina arazoa mundu-mailakoa da. Eta guztiak Gipuzkoan dugun erronkarako inspirazio dira: egunero xahutzen den janari kopuru eskerga gutxitzea. Ikus ditzagun ekimen hauetako batzuk, jardunaldian beste batzuk erakutsiko ditugu, baina hori bai, hauekin guztiekin zu inspiratu nahi zaitugu:

Te lo sirvo verde Te lo sirvo verde  Isabel, Carlotta, Laia eta Daniren ekimena da, jatetxeetan izandako eskarmentutik abiatuta frankizia eta jatetxeetarako aholkularitzan ekitea erabaki zuten. Beraien ikuspegia zeharkakoa da: jatetxeek era jasangarri batean erosi, ura aurreztu edo energia-eraginkortasunaren bidez planeta nola zaindu eta gizarte eta negozioari ekarpena nola egin aholkatzen dute, beraien ahalegina eta lana jakitera emanez. Hau bai bada baloredun aholkularitza bat.
Frantziatik Gourmet Bag ekimena datorkigu. Janari hondarrak eraman ahal izatea eska daitekeen jatetxe eta kateei zigilua jartzearen aldeko apustua egiten duen ekimena da. Honela, bezeroek sartu baino lehen, sarrerako atean bereizgarria ikusi ahal izango dute eta goseak ezin izan badu zerbitzatutako janari guztiarekin, zero hondakin ziurtatu ahal izango da! Gourmet bag
Last Minute Market Last Minute Market  Italiatik datorkigu 15 urte baino gehiagoko jarduerarekin. Saltoki bat iraungitzeko dagoen produktua botatzera badoa, Last Minute-k jasotzen du, bere markarekin elkartuta dagoen GKE batean berkokatzen du eta hauek etxerik gabeko pertsonak elikatzeko erabiltzen dute.
Ni las migas ezinbestean xahutuko den produktu batengatik mugitzea eta gutxiago ordaintzea nahiago dutenentzat ekimen ezinhobea da. Adibidez: 20:00ak jo behar dute eta Izaskunek bere okindegia itxiko du. 12 ogi sobera geratu zaio, hauek zaborretara botako ditu hurrengo egunerarte ez dutelako iraungo. Irtenbidea? ‘Ni las Migas’ app-ean sartu eta erdi-prezioan jarri. Patxi etxera bidean den ikasle bat da, zain zegoen abisua jasotzen du eta garaiz heltzen da okindegira ogia erosteko. Emaitza: Izaskun pozik – botatzeko zen ogia saldu du-, eta Patxi ere bai ogia merkeago erosi ahal izan duelako, eta noski, hirian janari gutxiago xahutu delako. Denok irabazle ateratzen gara.
Rubbies In The Rubble Rubbies In The Rubble  Jenny-k bere ideia errealitate bilakatu zuen. Egun batean egunkarian irakurri zuen Londresek, bere hiriak, zenbatekoa zen xahutzen zuen janari kopurua eta pentsatzen hasi zen: Covent Garden azokarekin lotu zuen, bertan erosketak azken orduan egiten zituen eta saltzaileek botatzen zuten barazki kopuru izugarria ikusten zuen, estetikoki itxura onik ez zutelako, nahiz eta kontsumitzeko egoera onean egon. Orduan esperimentatzen hasi zen: gertuko saltzaile batzuei barazki ‘itsusi’ hoiek prezio merkeago batean saltzeko eskatu zien eta marmelada, saltsa eta chutney-ak egiten hasi zen diseinu oneko ontzietan sartuaz. Bere esperimentua egunero hazten ari den negozio bat bilakatu da, bere bezeroak bere saltsa bikainekin gozarazten eta Londresko azoketan janari xahutzea gutxituaz. Oso ondo Jenny!
Boroume Greziatik datorren ekimen honen bidez janari donazioak janaria gehien behar dutenekin lotzen dira. Beraien ekimena Grezia gogor jo zuen finantza-krisialdian laudagarria eta eraginkorra izan zen. Gainera heziketa ikastaroak ematen dituzte eskoletan txikienak ‘foodwaste’ edo janari xahutzeari buruz kontzientziarazteko. Boroume