tHe art of COllaboration

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

tHe art of COllaboration, edo Auzolan arte!, o El arte de la COlaboración, ou l´Art de la COllaboration,

Donostitik sortzen den ekimena da, pixkana-pixkana bide egiten joan dana eta oraindikan erabat gorpuztua ez badagoen ere itxura oso ona hartzen dagoen umekia da. Nazioarteko hainbat hizlari eta pertsona hurbilaraziko dituen ekimena, bizitzeko eredu berrien erreferenteak direnak, bai esperientziatik bizitutakoa partekatzeko eta bai garatutako teoria argigarrien azaltzeko. Elkarlana ardatz duten ereduak.

Hemen aurkituko ditugu Elkarlana errezago uler eta garatzeko tresnen aurkezpen / ikastaroak.

Taldea behar dugu gizarte mailan koordinatu ahal izateko. Taldean gauzatzen ditugu gure helburuak, gure desirak eta gure beharrak. Baina taldean aritzea ez da berezkotasunetik ongi egiten dugun zerbait eta egungo hezkutnza ereduak ez da gure doai hauen hazkundean oinarritzen, tamalez. Nola lan egin taldean? Nola kudeatu barne gatazkak? Nola lortu anitza den giza-multzo bat helburu zehatz eta komunengatik lan egitea, bidea elkar mindu gabe, bata besteari indarrez gaina hartu gabe, armonia batean bidean azaltzen zaizkigun erronketaz ikasiz, denon onura bilatzen duen elkarlana?

Euskal Herrian badugu elkarlanean oinarritzen den jatorrizko kultura, euskal kultura edo Auzolanaren kultura. Egungo testuinguruan zaila da berezko antolakunde / jarrerei eustea eta honetan oinarritzen diren bizipenak garatzea, baina, zorionez, geroz eta kasu gehiago gertatzen ari dira Munduan eta gure Inguruetan, geroz eta handiagoak. Premia inoiz bezelakoa da, eta, hori dela eta, Elkarlanaren kulturari bultzada eman nahi diogu Donostialdetikan, Auzolanaren izpiritua indartu eta bizi-eredu berrien erronka eskuekin hartu eta bidea irekitzen hasteko, jendarte osasuntsuago bat lortu nahian, izaera osoago bat sortu nahian.

2016ko ekainaren 24tik uztailaren 10era nazioarteko Bioneers eta GEN komunitateekin bateratuz izpi hau suspertu nahi dugu gure lurraldean, San Juan gabeko suaren laguntzaz 🙂 ,Donostiako Europear Kultur Hiruburutzagatik inguraturik, geuretasunetik munduan zabalduta dauden metodologia eta esperientziei ongietorri eman nahi diegu, eta ahalik eta erro sakonenak bota ditzan desiatzen degu. Aupa!


Behar ditugunak / Necesidades:
· Irudikatzen diren elkarlan sareei forma emateko lantaldea jasangarri bilakatzea. Sostener el grupo coordinador de esta red colaborativa.
· Itzulpengintza / Traducción (eus-cas-eng-fr).
· Suerte apur bat gehio 🙂

Eskeintzen ditugunak / Ofrecemos:
· Nazioarteko networking batean parte-hartzea. Participr en una Networkin internacional.
· Entradas para el Ciclo formativo UniCO. Elkalan formakuntza ziklora sarrerak.
· Acceso a un día de ponencias TEDx de alto nivel. Maila handiko TEDx ekitaldira sarrera.
· Ikusgarritasuna nazioarteko elkarlan sare honetan. Visibilidad en esta red colaborativa internacional.



1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.