Oh My Walk!

[fsb-social-bar]

0 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 5 (0 votes, average: 0,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Ibilaldi tematikoak eskaintzen dituen OH MY WALK! proiektu honetan, gure herri eta hirien iragana eta orainean murgiltzeko proposamena egiten dugu oinez goazen bitartean.  Honela, eskaintzen ditugun gai desberdinak gure ezagutza kulturalean sakontzeko baliabide bat bezala aurkezten zaizkigu.

Munduko hiriburu handietan egiten den antzera, gure kasuan Donostia abiapuntu bezala hartuta, bertakoentzat eta bisitarientzat pentsatutako jarduera da guk proposatzen duguna, ibilaldi turistiko klasikoetatik at, ikuspuntu osagarri bat izan dezaketelarik beti ere Turismo jasangarri eta kulturalaren barne.

baldosas-concha

OH MY WALK! kontzeptuaren atzean Donostiarenganako pasioan oinarritutako proposamen bat dago, ñabarduraz beteriko hiri moderno eta tradizional hau berrezagutzeko esperientzia eskaintzen dugularik. Donostiako berezko baldosaren gorpuzkera du oinarritzat OH MY WALK!-en logotipoak, gure ibilaldien abiapuntua bait dira.

OH MY WALK!-ek 2016-eko udaran hasi du bere ibilbidea Donostiako kaleak zeharkatzen, hiriko istorio ahaztu, kondaira eta sekretuak gurekin pasiatu direnei kontatzen DONOSTIA EZEZAGUNA delako ibilaldian. Hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eman nahi dugu, bai bertan bizi direnei bai bisitan datozenei, horretarako lau hizkuntzatan (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) eskuragarri dituzten ibilaldi hauek, Urtaro aldaketarekin berritzen doaz. Honela, udazken honetan, hiriko aurpegi ilunena eta istorio beldurgarrienak DONOSTI BELTZA ibilaldian batu dira.

Aholkulari eta kolaboratzaile onenen laguntzaz hurrengo gaiak prestatzen ditugun bitartean, denbora dela medio, Gipuzkoako beste herrietan esperientzia kultural hau eskaintzea litzateke gure etorkizuneko helburua.

omg-logotipo-png-rgb-72ppp-09

www.ohmywalk.com




0 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 5 (0 votes, average: 0,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.