MUGAT

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 5 (1 votes, average: 4,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

MUGATen helburua gauez gaueko zerbitzua emateko sortu da; menpekotasuna duten pertsonak zaintza beren etxean jaso nahi duten horiei aukera emateko. Era berean, proiektu honen barnean beste hainbat zerbitzu indartu nahi dira. Beraz, MUGATek Azpeitiako herrian menpekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatuko ditu, eta pertsona bakoitzak erabakitzeko duen gaitasuna ahalmenduko ditu.

Proiektuaren deskribapena Zertan datza zuen aktibitatea? Zein dira zuen zerbitzu nagusiak? Zer lortu nahi duzue zuen proiektuarekin?

MUGAT elkarteak pertsonekin hezi nahi du, erabiltzaile eta bere familiari aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen lagunduz, bizitza kalitate hobeago baten bila. Hori dela eta, pertsonaren autonomia pertsonala indartu nahi da eta gaitasunak sustatu pertsona bere bizitzaren partaide eta jabe izateko, nola nahi duen zainduta izan azken erabakia berak izateko. Baina, ahaztu gabe familia puzzlearen atal nagusia dela eta beraiek ere prozesu honen partaide direla.

Gaur egun, menpeko pertsona gehienek beraien etxeetan zainduak izatea nahi dutenez, gure lehen lan lerroak nahi hau asetzera zuzenduta daude.

  • Gauez Gaueko zerbitzua
  • Eguneko zerbitzua
  • Harrera zerbitzua

Azken finean, jakina da polita dela zure senitarteko menpekoa etxean izatea, baina horrek karga eta ardura handia dakar. Pisu honetatik liberatzea familiartekoari oso garrantzitsua da. Elkarte honekin, estrategia berritzaileak martxan jarriz, erabiltzailearen ongizatea bilatu nahi da, bere senitarteko/gertuko pertsonen ongizateaz ahaztu gabe.

Zer eragin du sozietatean? Nola lortzen duzue inpaktua sozietatean? Nolako eraldaketa sortzen du zuen inguruan? Zer nahi edo nola nahi duzue lortu?

Sozietatean eragin zuzena du, izan ere, gizarteko hainbat patroi aldatzen doazen heinean menpekotasuna duten pertsonen zaintzak dakarren arazoak ugaritzen ari dira. Patroi hauek ondorengoak dira:

Gizartearen zahartzea: Gizartea ikertuz, bizi-itxaropena gero eta handiagoa dela nabarmena da. Honek pertsona helduen biztanleria areagotzea dakar. Etorkizunean, epe ertainean, heldua izango den biztanleria %25 igoko da eta, ondorioz, berarekin, menpekotasuna duten pertsonen kopurua areagotuko da.

Emakumeak lan munduan murgiltzea: emakumea lan munduan sartzean, familiarentzat “karga” bat bilakatu da senitarteko menpekoaren zaintza eta menpeko pertsonak ezinbestean zaintza formal baten beharrean topatu da.

Beste hainbat patroi adibidez gizartearen indibidualismoa.

Guzti hau dela eta beharrezko da zaintza formala sendotzea gaur egungoak duen ahulezia garrantzitsuena kontutan izanda: menpeko pertsona beren etxean geratu ahal izateko zailtasunak daude, izan ere, gaur egungo zerbitzuek gauetako zaintza ez dute kontenplatzen eta eguneko aukerak garestiak edo soluzio globalak dira (pertsonaren bereizgarriak alde batera utziz).

Gure zerbitzuen bidez menpeko pertsonak etxean geratzea ahalbideratuko genuke bere singulartasuna alde batera utzi gabe eta bere senitartekoei beraien bizitza aurrera emateko eragozpenik sortu gabe. Guzti honekin menpeko pertsonen bizitza zoriontsuagoa izateaz gain baita bere familiartekoena ere.

Zer behar dituzte? Zer nolako laguntza behar duzue? Nolako arazoak dituzue? Errekurtsoren bat faltatzen zaizue?

Zerbitzua ezagutaratzeko beharra dugu. Zerbitzu berri bat izanik pertsonek zerbitzuangan eta enpresa berriarengan konfiantza lortzea behar dugu.

Horrez gain, langile konprometituak lortzea behar dugu, proiektuarekiko inplikatuko direnak.




1 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 5 (1 votes, average: 4,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.