Meikinn Europe

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

MEIKINN EUROPE Europan zehar bidaiatu eta balio ezberdinak (talde-lana, lidergotza, ekintzailetza eta errespetua, esaterako) barneratu nahi dituzten gazteei zuzendutako esperientzia da. Bidaiak Europako hainbat hiri (Estrasburgo, Brusela, Amsterdam, Berlin eta Praga) bisitatzeko eta bertako kulturetatik ikasteko aukera ematen du.

Proiektu honen bidez gazteak balioekin hezi nahi ditugu, eta horretarako, kulturaniztasuna oinarri izanez hizkuntza ezberdinen praktikaren bidez udaleku berezi bat antolatu dugu. Interrail batean oinarritu gara, era honetako bidaiak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko.

 

ZER ERAGIN DU GIZARTEAN?

Gaur egun ez dago era honetako eskaintzarik, beraz, guztiz berria den bidai bat da. Gainera, ekintzaile gazteak izanik udalekua lagun giroan sortu nahi izan dugu, monitore eta parte-hartzaileen arteko hesiak hautsiz.

Eta nola ez, lehen aipatu bezala, balioak nabarmendu. Egungo gizartean balioak txikitatik etxean edo hitzaldien bidez ikasten direla esan digute, eta hori ez litzateke horrela izan beharko. Urtez-urte gure ahalmenak handitzen doazen bezala, balioak garatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, Meikinn Europen bidez gazteei behar honen berri eman nahi diegu.

 

ZEIN DIRA GURE BEHARRAK?

Ikasturte hasieratik ari gara honekin lanean, eta gorabehera eta oztopo asko igaro ostean, aurrera jarraitzea lortu dugu. Hala ere, gure behar nagusia bezeroak lortzea da. Aldi berean, babesle edo laguntzailerik lortzea ere komenigarria litzateke oihartzuk handiagoa izan dezagun.

 

ZER ESKAINI DEZAKEGU?

LEINN-eko ikasle ekintzaileak izanik, bertan lantzen ari garen metodoak partekatu ditzakegu. Era berean, Finlandiatik itzuli berri gara eta hau ere puntu baliagarri bat da ikuspuntu globalari dagokionez. Azkenik, ikuspegi berritzailea dugu ekintzaile gazteak izanik.

 

KONTAKTUA

Emaila: meikinneurope@meikinn.com

Web orria: www.meikinneurope.meikinn.com

Facebook: www.facebook.com/meikinneurope/

Instagram: www.instagram.com/meikinneurope/

Mugikorra: 678 697 549

 

 




1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.