Maxixatzen

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 5 (1 votes, average: 2,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Proiektuaren deskribapena: Zertan datza zuen aktibitatea? Zein dira zuen zerbitzu nagusiak? Zer lortu nahi duzue zuen proiektuarekin?

Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Azkoitiko euskara elkartea da. Gure helburu nagusia euskara herrian sustatzea da. Horretarako, hiru lan ildo ditugu: Auzoko proiektua; Ikerketa, sustapena eta Kultura; eta Maxixatzen herri komunikabidea

Auzokoa: Kanpokoen eta herritarren integrazioa lantzea du helburu, euskara oinarri moduan hartuta.

Ikerketa, Sustapena eta Kultura: Euskal kultura sustatzea du helburu, euskara oinarrian hartuta. Herritarren kontzientzian eragin nahi du. Zein gabezia ditugu hiztun bezala? galderari erantzunez, 2011n ikerketa liburu bat atera genuen, herriko euskararen erabilera neurtzeko. Euskara elkartearen oinarriak zehaztu ziren garai hartan, eta horiek martxan jartzen joan gara pixkanaka azken urte hauetan.

Herri komunikabidea: Gertuko albisteak euskaraz jasotzea du helburu. Herritarrak berriak euskaraz irakurtzera ohitzea eta euskaraz lanak sortzea ditu helburu.

1996an sortu zen Maxixatzen herri aldizkaria kaleratzeko, eta harekin batera sortu zen elkartea. 2009an isildu egin zen aldizkaria halabeharrez, baina elkarteak lanean jarraitu zuen. 2015ean, komunikazioari ekin diogu berriz (aldizkaria eta webgunea). Lan taldean, lehengoak eta taldekide berriak bildu gara.

Zer eragin du gizartean? Nola lortzen duzue inpaktua gizartean? Nolako eraldaketa sortzen du zuen inguruan? Zer nahi duzue lortu?

-2015. urtea bukatzerako 800 bazkide izatea nahi dugu. Oraingoz, 600 inguru gara. (Komunikabidea sortu aurretik 400 bazkide inguru ziren).

-Bisitak igotzea. Orain, 800 bisita inguru jasotzen ditugu egunero webgunean.

-Herritarren ekarpen eta parte-hartze handiagoa lortu nahi dugu. Jendearen babesa lortu nahi dugu: feedback-a, iritzi gehiago… Dagoeneko herrian erreferentziazko komunikabidea bagarela sentitzen dugun arren, jende gehiagorengana iristea nahi dugu. Eta haiek ere Maxixatzen bere sentitzea. Elkarteko adar guztiak osotasun batean iristea herritarrei; Maxixatzen, proiektu bateratua izatea. Hori lortzeko, herritarrei azaldu behar diegu zertan datzan Maxixatzen proiektu osoa.

Bestalde, gizarteko inpaktua lortzeko hainbat ekintza egin ditugu: aste kulturala, bazkidetza kanpaina, webgunea, aldizkaria, Orbel-jokuek…

Finean, irakurleak euskaraz irakurtzera, ikastera eta sortzera bultzatu nahi ditugu.

Zer behar dituzue? Zer nolako laguntza behar duzue? Nolako arazoak dituzue? Errekurtsoren bat falta zaizue?

Estrategia finkatzea, Komunitatea nola zaindu eta mantendu dezakegun, marketin alorrean zer hobetu dezakegun (promozioak nola bideratu, iragarleak nola bilatu, bazkideak nola lortu…), taldekideon artean nola antolatu lan profesionala eta boluntario lana (zein plataforma digital daude horretarako) eta, azkenik, arazoak konpontzeko eta aurrera begira pausoak ematen jarraitzeko helburuak finkatzea: epe laburrerako, ertainerako eta luzerako.

Zer eskaini dezakete beste proiektuei? Zer jakintza, metodologia, errekurtso partekatu dezakezue? Zer nahi diezue eskaini beste proiektuei?

Itzulpen-lana, publizitatea (bere burua ezagutarazi nahi duenarentzat erakusleihoa), bideogintza, community manager profesionala …

Baina horiez gain, batez ere, hogei urteko esperientzia euskalgintzan eta herrigintzan.




1 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 2,00 guztira 5 (1 votes, average: 2,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.