Kaixo, maitetoledo. naiz, olerkaria eta Turismoan graduatutako ekonomialaria. Esperientziak diseinatzen ditut; poesia, artea, moda osagarriak eta turismoa baliatzen ditut horretarako.
Eskaintza zuzenduta dago informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabiltzaileei eta euskal paisaiaz eta kulturaz helmugan bertan disfrutatu nahi duten bisitariei.
Bikaintasuna bilatzen dut produktu eta zerbitzu guztietan.
Produktu eta zerbitzuak
Art gallery
- Obra grafikoa
- Moda osagarriak: zetazko zapiak eta pajaritak (eskuz josiak; poesia eta ilustrazioa daroate lau hizkuntzatan)
- Liburuak
Incoming zerbitzuak
- Aholkularitza turistikoa: ibilbideak eta egonaldiak kartara
- Bergarako altxorrak: 1. Hirigune historikoa nork bere kontura. 2. Beste batzuk
- e-hizkuntza: 1. Landu euskara poesia irakurriaz. 2. Beste batzuk
Bide honetatik, sorkuntza gaitasuna eta ondarea jarri nahi ditut balioan, Aro Berriko bidaiari eta txangozaleen auto-errealizazio (esperientzia estetikoak) eta garapen pertsonalerako (ezagutza) beharrizanak asebete.
Zerbitzu eta produktu hauen osagarri izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak eskaintzen badituzu, kolaborazioa eskain diezazuket.