SAREA
GUIFI.net telekomunikazio sare bat da: irekia, askea eta neutrala Sare partekatu bat non, sare horren zatiak, partikular, enpresa edo administrazio ezberdinenak diren. Zati hauek antenak, zuntz optikoa, zerbitzariak, routerrak eta bestelako tresneri elektroniko ezberdin izan daiteke.
Sare horren ezaugarriak, eta nola betirako aske, libre eta neutrala izan behar diren, SIAN lizentzia amankomunean daude definitutak. Laburbilduz, GPL (Lizentzia Publiko Globala) lizentziaren ezaugarriak ditu, telekomunikazio egituretara egokituta.
Honek, edozein pertsona edo entitateri proiektuan parte hartzeko aukera eskaintzen die: sarera konektatu, parte hartu eta bertan lagundu. Sarea denen jabetza denez, ez dago erabaki guztiak hartzen dituen enpresarik, sarearen neutralitatea desegin dezaketen jarduerak baztertuz.
FUNDAZIOA
Guifi.net “GUIFI.NET – Sare Ireki, Aske eta Neutral garatzeko Fundazio Pribatua” zaintzapean dago, Kataluinako Generalitatean fundazio moduan izena dauka emanda, baita Garapenerako GKE eta, “Comisión Nacional del Mercado de las Telecomunicaciones (CNMC)”-n operadora moduan. Bere helburua partikularrak, enpresak eta administrazio publikoak, era parekidean, informazio eta komunikazio teknologien gizartera sarbidea erraztea da.
Fundazioaren eginkizun artean honako hauek aurki ditzakegu:
- Sarea kudeatzeko tresnak garatzea
- Berme juridikoa eskeintzea
- Ikerketak eta berrikuntzak garatzea,
- Sarearen onurak ezagutzera ematera,
- etab.
DOHAKO BIDE-ZOR TEKNOLOGIKOA
Bide-zorra den neurrian, finka edo landaren bat beste finka edo landa batzuen artean kokaturik badago, herri-biderako irteerarik gabe, haren jabeak eskubidea du, alboko landetatik bidea eskatzeko; horretarako, aurretiaz kalte-ordain egokia eman behar du.
GUIFI sare honetan, kalte-ordain egoki hori, elkar trukea da. Edonork noizbait erabili beharko baitu besteen jabetzan dauden komunikazio “bide” horiek.
INTERNET, ZERBITZUAK eta JARDUERA EKONOMIKOAK
Komunikazio sarea behin sortuta eta hedatua dagoela, parte hartzaile batek, sareko puntu batean, Internet konexioa eros dezake eta beste puntu batean dagoen bezero bati eskaini. Sare horren gainean, modu askean, jarduera ekonomiko bat garatuz, eta tokian tokiko lan aukerak sortuz.
Modu berean, gaur egungo teknologi berriekin sortzen diren beste zerbitzuak eskaini daitezke. Bideoan oinarritutako segurtasun sistemak, dokumentu biltegia, tele-laguntza eta antzekoak, hain zuzen ere.
Bestalde, sarearen mantenimendua eta hedatze lanak, ohiko lanbide moduan, eskaini daitezkeen beste zerbitzu mota dira.