E-kasten

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 5 (1 votes, average: 4,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Proiektuaren deskribapena: Zertan datza zuen aktibitatea? Zein dira zuen zerbitzu nagusiak? Zer lortu nahi duzue zuen proiektuarekin?

Web konponbideak eskaintzen ditugu:

E-learning konponbideak

Bezeroari lana sinplikatzeko eta denbora aurreztu arazteko, proiektu berritzaile eta erabilgarriak garatu ahal izateko, 10 urte baiño gehiagoko eskarmentuak bermatzen gaitu.

Zure enpresan edo jardueran, formaziorako, kalitatezko edukiak bizkor garatu ahal izateko, beharrezko diren lan-talde eta teknologiak ditugu. Ohiko formazio edukiak, e-learning ikastaro erabilgarri, atsegin eta eraginkor batean bilakatzen ditugu, zure enpresak, behar duen balio erantsia izan dezan edozein motatako formaziorentzat; barne formazioa, formazio teknikoa, softwarean formazioa, eta abar.

e-learning konponbideen bitartez, malgutasuna eskaintzen zaio ikasleari eta beste alde batetik, enpresak, gastuak nabarmenki murriztuko ditu, honek formaziorako inbertitzen duen aurrekontuaren ia bi herenak, ostatu hartzen eta langileak formazio-programa izango den lekura bertaratzeko beharrezko den garraioan gastatzen dela onesten bait da.

E-commerce konponbideak

e-Commerce edo merkataritza elektronikoak, bilakaera oso bizkorra izan du bezeroaren konfidantza irabaziz, on line salmentak sortuz. Gaur egungo eskaerari berehalako erantzuna ematea da helburu nagusia.

LKomertzio elektronikoaren alde apustu egiteko arrazoi nagusienetariko bat, denbora falta da. Aldi berean, ETE (enpresa txiki eta ertainak) asko dira on line salmenten alde apostu egiten hasi direnak. Ohiko salmentari balio erantsia emateko aukera eskaintzen digute teknologia berriek, merkatu osoan bizirauntzeko eta arrakasta lortu ahal izateko aprobetxatu beharreko aukerak alegia. On line denda bat jartzeko arriskuak oso txikiak dira. Saltoki fisiko bat zabaltzean berriz, horren erraz jasan ezin daitezkeen arrisku eta betebeharrak, ekonomikoak batez ere, nork bere gain hartu behar ditu.

Web/Mugikorretarako aplikazioak

Mugikorretarako neurrira egindako APP-ak garatzen ditugu. Android, IOS (Iphone, IPad), Blackberry eta Windows Phone gailuetarako APP-ak.

Gaur egun ez dugu zalantzan jartzen, edozein negoziok presentzia izan behar duela mugikorretan ere. Gaur egungo kontsumoaren jokabidea zein dan ikusita, 

bezero berriak antzemateko, eta hauei saldu eta beraien leialtasuna eskuratzeko, gailu mugikorrak erabiltzea ezinbestekoa da diru-iturri berriak galdu nahi ez baditugu.

Gailu mugikorretan presentzia izateko bi erak hauexek dira; web-a (gailu-aniztuna edo web mugikorra) eta mugikorretarako aplikazioak (APP-ak). Kontutan izanda, sustapen, hedatze eta salmenten on line xedearen oinarria web orria dela, kontutan izan behar dugu, gure bezeroak eta bezero izan daitezkeenak, ez daudela beti ordenagailu baten aurrean eta edozein momentutan ari direla informazio bila eta erosten; eguneko 24 orduak, asteko 7 egunak eta urteko 365 egunak. Honi erantzuna emateko ditugu web mugikor edo gailu-anitzetarako web-ak eta APP-ak.

Zerbitzu hauetatik, arreta eta gure esfortzu haundienak, E-learning konponbideetan jartzen dugu, eskarmentu haundia daukagulako eta bezeroari onura haundia ekar diokeelako.

Azken urteetan bizi izan dugun krisiak, gogor kolpetu ditu hainbat sektore, eta uste dugu momentu egokia dela web teknologietan oraindik sartu ez direnei, laguntza eskaintzea. Eta nola ez, teknologiarekin trebatuak daudenei, aukera berriak ere eskaintzea beharrezkoa ikusten dugu.

 

Zer eragin du sozietatean? Nola lortzen duzue inpaktua sozietatean? Nolako eraldaketa sortzen du zuen inguruan? Zer nahi duzue lortu?

Datozen galderak erantzuteko, gure E-learning zerbitzuetan oinarrituko naiz, gure fakturazioaren portzentaia haundiena zerbitzu hontan oinarritzen delako.

Abantaila nabarmenak eskaintzen ditu E-learning-ak hezkuntza eredu berri gisa eta gure bezeroak, abantaila hauen onuradun egin nahi ditugu:

  • MALGUTASUNA

E-learning-ak malgutasun handia eskaintzen du ohiko sistemarekiko, gelaren erreserba, irakasleen aukeraketa, irakasle berrien kontratatzea, ebaluazioak, eta abar bezalako ekintzak saihesten direlako. E-learning formazioa eskaintzen denean, ikasleek edozein ordutan ikas dezakete, eta bakoitzak ezarriko ditu bere ikastaldi erritmoak daukan denboraren eta helburuen arabera.

  • ERRAZTASUNA SARBIDEAN

Ikasleak, Internet-era konexioan duen gailu bat besterik ez du behar.

  • IKASTALDI DENBOREN GUTXIAGOTZEA

Egiaztatua dago, ikasleak % 40 eta 60 artean gutxiagotzen duela bere ikasltaldi denbora e-learning konponbideak hautatuz gero.

  • EDUKIAK BURUAN GORDETZEKO AHALMENAREN HANDIAGOTZEA

Egiaztatua dago, ikasleak, ohiko formazioan baiño %25 gehiago barneratzen duela e-learning konponbideekin.

  • EROSOTASUNA

Joan-etorri asko saihesten ditu e-learning-ak. Honek erosotasun handia suposatzen du, ohikoa bait da, langileek lan-eremutik mugitu beharra izatea gaua emanez etxetik kanpora.

  • EDUKIAK EGUNERATZEKO BEREHALAKOTASUNA

E-learning formazioan edukiak edozein momentutan aldatu daitezke. Ikasleak beti izango du informazio eguneratua.

 

  • GASTUEN MURRIZTEA

E-learning-a, ohiko formazio presentziala baiño %30 merkeagoa izan daiteke.

  • FORMAZIO PERTSONALIZATUA

E-learning ikastaroak pertsonalizatuak izan daitezke.

  • FORMAZIO PROZESUAREN JARRAIPEN SAKONA

Enpresen kasuan: edozein e-learning formazioren abantailetako bat, giza baliabideetako departamentuko zuzendariek, langileen ikasketa prozesuaren jarraipen zehatza egin ahal izateko dituzten aukerak dira: zenbat aldiz konektatu diren, konexio data eta orduak, ariketa pertsonalizatuak, langileen asebetetze maila ikastaroarekiko, eta abar. Laburbilduz, on line ikastaro batean konektatzen garen bakoitzean, ematen ditugun pauso guztien arrastro elektronikoak uzten ditugunez, bestelako euskarriekin eskuratu ezin daitezkeen datuak erabil genitzazke jarraipena egiterako orduan.

 

Zer behar dituzte? Zer nolako laguntza behar duzue? Nolako arazoak dituzue? Errekurtsoren bat falta zaizue?

6 hilabete daramazkigu gure proiektua lantzen. Hasierako hilabeteak, konpetentzia ikertzen, gure zerbitzuetan erabiliko ditugun teknologia eta tresnak ikertzen eta irudia lantzen pasa genituen. Duela oso gutxi hasi gara ekintza komertzial aktiboarekin. Ekintza komertziala egiterakoan, era desberdiñetako proiektuak ikusi eta eskaini dizkigute eta konturatu gara, elkarlanerako, konfidantzazko sare konpetitibo bat komenigarria zaigula momentu jakin baten, egiten diguten eskaeraren bati erantzun egokiena eman ahal izateko.

Gure arazo nagusiena, finantzarioaz gain, kontaktuak lortzea da. Enpresa txiki eta berria izanik, zaila egiten zaigu enpresa bakoitzean kontaktu egokienarekin hitz egin ahal izatea.

 

Zer eskaini dezakete beste proiektuei? Zer jakintza, metodologia, errekurtso partekatu dezakezue? Zer nahi diezue eskaini beste proiektuei?

Gure enpresan eskaintzen ditugun zerbitzuak eskaini ahal dizkiegu beste proiektuetako kideei. Zer behar duten galdetuz, eta bakoitzaren behar espezifikoak aztertuz, erantzun egokiena eman ahal diegu, web aplikazioen garapenerako eta batez ere e-learning sistema bat sortzeko.




1 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 5 (1 votes, average: 4,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.