¨Arabik on egin¨

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 5 (1 votes, average: 4,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Euskara, enplegua eta integrazioa batzen dituen sukaldaritza zerbitzua

Aniztasuna errealitatea dela kontuan hartuta, denon bizikidetzarako, euskara eta lana integrazio tresnak izatea proposatzen dugu.

Horregatik, Banaiz Bagara elkarteak (http://euskaraplus.eus) euskara, lana eta berrikuntza-soziala batzen dituen`arabik on egin´ proiektua eraiki nahi du. Mundu anitz batean oinarritutako sukaldaritza zerbitzuak eskainiko duena.

Bertan, euskara ikasten ari diren langabeak eta, batez ere, euskaraz bizi eta lan egin nahi duten migratzaileek lana egingo dute, gure herrialdean lanpostuak sortuz eta aldi berean integrazioa sustatuz.

Sukaldaritza zerbitzu euskaldunak eta anitzak

Proiektu honetan, Banaiz Bagara elkartearen ikasle, kide eta gurekin lan egiten duten erakundeek ere parte hartuko lukete lan egiteko gogoa eta euskara ikasi nahi duten pertsonak bideratuz (Cáritas, Gurutze Gorria, Sos Arrazakeria, Lehiberri, Peñascal S.Coop, ikastetxeak, udaletxeak, lanbide, etab.).

Bertako hornitzaile eta ekoizleekin ere elkarlanean, kulturarteko fusio gastronomikoa eskainiko zaio bezeroari, janaria tokian bertan eskuratzeko aukerarekin, edota bezeroak nahi duen lekuetara eramanez.

Etengabeko prestakuntza motibagarri eta integratzailea

Kalitate oneko zerbitzua eskaini nahi dugu eta horregatik langileak etengabeko prestakuntza jasoko dute  euskara, bezeroarekiko arreta, kudeaketa, eta sukaldaritzako konpetentziak hobetzen joateko.

Lanak eta prestakuntzak, parte hartzen duten pertsonen garapena sustatuko dute euren autonomia, ekimena, motibazioa eta integrazio prozesuari bultzada handia emanez.

Bermatutako ekimena

Proiektu hau txertatuta dago hainbat herrialdeetan Plauderbar Austrian, Salta Catering Bartzelona eta Lapiko Bizkaian.


Proiektuaren beharrak:

1.- Lanerako espazioa: sukaldaritzan aritzeko lokal egokitua behar dugu. Aurrera emateko bi aukerak aztertu ditugu: alde batetik Peñascal erakundeak duen Tolosaldean duen "Leaburuko ostatua" insertzio zentro moduan edo bestalde Tolosan lokal egokitu bat irekitzea.

2.- Finantziazioa: Gizarteratze laborala izango den zentro moduan finantziazio pribatua (egiten den lanetik lortua, eragile pribatuek emandako donazioak) eta finantziazio publikoa honelako ekintza bat garatzeko.

3.- Intserzio zentroa bilakatzeko aholkularitza: Aukera ezberdinak aztertuz, beste eragile batzuekin kooperatzeko aukerak, etb.

Proiektuak komunitateari onura ezberdinak eskaintzen dizkio:

1.- Jatorri ezberdineko pertsonek gizarteratzeko aukerak eskaini lanaren bidez.
2.- Euskara zabaltzea beste hizkuntza batzuetan mintzatzen diren pertsonen artean.
3.- Lanpostuak sortu eskualdean
4.- Pertsonen garapena (autonomia, motibazioa, etb) sustatu.
5.- Beste eragileekin elkarlanerako bideak zabaltzea (Lur-Lan, Peñascal, Cáritas, Sos Arrazakeria, euskalgintza, ikastetxeak, etb)



1 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 4,00 guztira 5 (1 votes, average: 4,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.