Aitor San Francisco Ecodesign Consulting and Engineering

[fsb-social-bar]

1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

AURKEZPENA

Aitor San Francisco Ecodesign” enpresetan iraunkortasunean erroturiko berrikuntza aplikatzeko eta lantzeko moduak aztertzeko sortzen da. Azken finean, gauzak oraindik are eta era hobeagoan egin daitezkeenaren uste eta ilusioak bideratu ninduen bide berri hau hausnartzera. Iraunkortasuna etorkizunean (orain) ezin bestekoa delakoan, labore teknikoa sormenaz laguntzea da funtsa.

2014. urtean hasi ziren freelance moduan lan egiteko zantzuak eta ordukoak badira ere aurrerapausoak, 2015. urtea izan da bide berri honekin hasteko unea. Orain arte enpresa desberdinekin aritu naiz elkarlanean: CAF eta IK Ingenieriarekin tren baten EPD bat lortzeko Bizi-Zikloaren Azterketa eginez, Greenize-i esker EE-Music proiektu europarrean parte hartuz, B-Waters eta Slow Fashion Spain-i karbono aztarnaren kalkuluak eginez, Haiku-Futoni Bizi-Zikloren Azterketa egin ostean, berrikuntza fase batean gaude, etab.

Beti haratago joan nahian, hobekuntza sakonagoak lortzeko ezin bestekoa da helburu amankomuneko enpresekin elkarlana egitea.

ZERBITZUAK

  1. EKODISEINUA / BIZI-ZIKLOAREN AZTERKETA: Produktu, zerbitzu edo enpresa baten ingurumen-inpaktua aztertzeko metodologia da. Aztertzen ari garen sarrera (kontsumo eta energia) eta irteera (isuri eta hondakinak) guztiak aztertzen dira. Bizitza zikloaren fase guztiak izan behar dira kontuan: lehengaiak, fabrikazioa, garraioa, erabilpena eta bizi amaiera.

  1. EKOBERRIKUNTZA: Ingurumenaren ikuspegi batetik produktu, zerbitzu edo enpresen hobekuntza bideratzen da adierazle desberdinak aztertu eta proiektuak garatuz. Azal daitezkeen puntu beltzak gainditzera eta aukera berriak garatzea da funtsa. Berrikuntza txikietatik hasi eta ikerkuntza faseak garatu daitezke, zentro teknologiko, unibertsitate eta fundazioetan laguntzaz.

  1. INGURUGIRO PRODUKTU ADIERAZPENA: EPD-a produktuaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena da. Bizi-Zikloaren Aztarna bidez egiten da, informazio objektiboa eta egiaztagarria erakusten duelarik. Gaur egun bogan dauden adierazpenak dira.

  1. KARBONO AZTARNAREN KALKULUA: Negutegi efektuko gasen isuriei loturik dagoen adierazlea da. Zerbitzu, produktu edo enpresa baten Bizitza Zikloaren Analisi bidez egiten da

  1. UR AZTARNAREN KALKULUA: Hornikuntza kate guztian zehar erabili den ur kantitatea zenbatzen duen adierazlea da. Bizi-Zikloaren Analisiaren ikuspuntutik egiten da.

KONTAKTUA

Aitor San Francisco
Tlf. +34 690 218 939
E-mail: aitor.sanfrancisco@gmail.com
LinkedIn: Aitor San Francisco
Twitter: @AitorSanfo




1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.