PA! SALTOKI

Zer da Proiektuen Azoka?

Proiektuen Azoka asmatu, sortu eta eraldatzeko gunea da: elkartrukatze eta elkargaratzeko plaza hain zuzen. Aurtengo edizioa erosketari berari dagozkion ohiturak aldatzeko ideiak eta proiektuak taldean partekatu, ikasi eta gauzatzeko helburua du.

Egun eta erdiz (ostiral arratsaldea + larunbat goiza eta arratsaldea), espazio irekia (oraingo honetan online izango da), atsegina eta originala partekatzen da, non esperimentazioa, jolasa, talde-lana eta ikaskuntza nahasten diren. Helburua: guztion artean, hainbat ekimen asmatzea lau ardatzen inguruan:

  • On line erosketa (hurbilekoa, zirkuitu laburrekoa, kooperatiboa…).
  • Erosketaren plangintza, aisialdia  eta kontsumoa.
  • Produktua (ekoetiketak, iraungitze-data, ekodiseinua…).
  • Non erosi (erosketa-ingurune jasangarriak edo ez hain jasangarriak), eta sentsibilizazioa zeharkako tresna gisa.

Epaimahai batek sarituko du irtenbide edo ideiarik onena. Horretarako, SARETUZ sarearekin (Donostiako kontsumo eraldatzaileko sarea) lotutako saltokiak ezagutzeko eta horien barruan kontsumitzeko bonoa emango du epaimahaiak. Horrez gain, talde irabazleak Impact Hub Donostiako berrikuntza sozialeko laborategiaren laguntzaz, bi hilabetez, prototipoak egin eta ideia inplementatu ahal izango du.

Eta hori guztia, zergatik?

Bizi garen uneaz jabetzen garelako, orainaldi nahasiaz eta ziurgabetasunez betetako etorkizunaz, aurkezten dugun proposamena da hausnarketa- eta sorkuntza-prozesu kolektibo bat garatzea, gure bizitzako egunerokotasunean iraunkortasun- eta ekitate-balioak finkatzeko, kasu honetan, erosketa-ohitura jasangarri batzuetan oinarrituta. Kultura berria eguneroko erosketa-egintzan, herritartasun gogoetatsua, sortzailea, konstruktiboa, kontzientea, arduratsua eta aktiboa eraikiz eta sendotuz, bai norbanakoaren bai taldearen oinarrizko beharrak asetzeko. Horretarako, beharrezkoa da gizartea ahalduntzeko tresnak sortzea, premia horiek asetzeko beste modu batzuetarako trantsizio-estrategia finkatzeko.

Horregatik, hona hemen erronka batzuk:
– Ekonomia zirkularreko estrategiaren barruko prebentzioan eta murrizketan oinarritutako erosketa iraunkorreko kultura berri bat sustatzea, eta erosketa-ohituretan komunitate aktiboagoa eta arduratsuagoa garatzea.
– Erosketa-prozesuaren inguruko balio-katea ulertzea, ingurumenaren eta gizartearen aldetik arduratsua den erosketa bat egiteko funtsezko elementuak prebenitu, murriztu eta zirkularizatzeko irtenbideak ekodiseinatzeko.- Erosteko ohitura orokorrek sortzen duten eragina ezagutaraztea eta dauden erosketa iraunkorreko proposamenak ezagutzea.
– Produktu eta tresna bideragarriak, praktikoak sortzea, herritarrek batera sortuak eta kode irekikoak, erosketa iraunkor eta arduratsua erraztuko duten alternatibak sortzeko, ondoren esperimentatu eta/edo probatu ahal izateko.
pilotua Donostialdeko establezimendu eta supermerkatuetan.

Horretarako, etxebizitzen erosketa-ekintza definitzen duten parametroak ikertu eta aztertu ditugu, ekintza horrek dituen aldaketa-gakoak erradiografiatzeko, erosketa-egintzaren azterketa sistemikoa eskaintzeko, eta, hartara, gure gizarterako funtsezko aldaketa-tresna bihurtzeko.Izan ere, GIPUZKOAN PERTSONEK BEREN EROSKETAREN BIDEZ DUTEN ERALDATZE-AHALMENAZ jabetzen gara. Nabarmentzekoa da 2019an Gipuzkoako biztanleen familia-gastuak 10.500 milioi euro baino gehixeago bideratu dituela beren erosketetarako eta urteko inbertsioetarako, hainbat epigrafetan.

Nori zuzenduta dago?

Hauek denak dira ongi etorriak: gazteak, ekintzaileak, bakarrik edo taldeka, gizarte berrikuntzan dabiltzanak, GKEak, ameslariak, proiektuak martxan dituzten elkarteak, laguntzarik edo talderik ez izateagatik ideiak gordeta dituzten pertsonak, etorkizun jasangarri baten alde lan egiten duten pertsonak, laguntzeko gogoz dabiltzan profesionalak, kuxkuxeroak, inkonformistak eta gogotsu direnak. Guztiok gara irtenbidearen parte.

Inguruan erantzun berritzaile ugari ditugu erronka honi irtenbide bat eman nahian. Hala ere, hainbat arrazoi direla medio eta nahi baino maizago, ez dugu lortzen proiektu horiek gas egoeratik ateratzea. Gune honetan, egoera hori guztion artean eraldatuko dugu taldean lan eginez, gure proposamenak egonkortuz, ezagutza eta baliabideak lagun ditugula, egia bihur daitezen.

Bidelagunak

Proiektuen Azoka ekimenarekin bat egingo duten pertsona guztiei esker da posible; zuri esker. Baita ere, eta arlo ekonomikoari dagokionez, Kutxa Fundazioaren babesari esker. Eta nola ez, Impact Hub Donostiako taldeak eta komunitateak egiten duten lanari esker.