INSPIRA ZAITEZ!

Mundu osoan zehar, milaka pertsona ari dira ekimenak, proiektuak eta enpresa berriak abiarazten konstumitzeko eredu arduratsuagoak bultzatzeko. Horiek guztiak ditugu inspirazio iturri Gipuzkoan dugun erronkarako. Ikus ditzagun ekimen horietako batzuk; beste batzuk jardunaldirako gordeko ditugu. Baina, hori bai, horiekin guztiekin inspiratu egin nahi zaitugu Proiektuen Azokan elkar ikusteko eta zure ideia egia bihurtzeko!

 

 

 

 

Carro de Comate kazetaritza independentean aritzen da, eta kontsumitzen ditugun produktuen jatorria ikertzen du. Kontsumitzea ekintza politikoa dela uste dugu, gure eguneroko erosketekin atzean dauden enpresei laguntzen baitiegu. Gero eta gehiago, kontsumitzaile kritiko eta kontzienteek galdetzen dute zer gizarte- eta ingurumen-aztarna uzten duten enpresa horiek: baina erabakitzeko, informazioa behar dugu. Eta horixe eskaini nahi dugu Carro de Combate-n: kritikoki kontsumitu ahal izateko informazioa.

https://www.carrodecombate.com/

Saretuz Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sarea da. Kontsumo kontziente eta eraldatzailea, eraikitzen duen kontsumo bat dela pentsatzea gustukoa dugu, era berean amesten dugun gizartean bizi ahal izateko oinarrizkoa den estrategia eta tresna bat da: bizitza erdigunea den eta ekonomia bere zerbitzura dagoen gizarte bat, justizian, emakume eta gizonen arteko eta herrien arteko berdintasunean, solidaritatean, naturarekiko orekan, konpromisoan, lankidetzan… oinarrituta, zaintzak banatuta dauden gizartean oinarrituta.

https://saretuz.eus/

 

 

 

 

 

Irri Sarri: Kafea eramateko iraunkorrena. Irri Sarri dendetan erabili eta botatzeko edalontzien erabilera murriztu nahi du, kafea hartzeko eskatu nahi duen jendearentzat alternatiba berrerabilgarri eta jasangarriagoa eskainiz. Ander Alvarezek bultzatutako ekimen hau KIKARA proiektutik abiatu zen, Proiektuen Azokaren aurreko edizioan komunitatean sortua.

https://irrisarri.eu/

 

 

 

 

Ongietorriak Donostiako Erlauntzara! Astero gertuko eta kalitate goreneko ekoizleen elikagaiak zure esku edukiko dituzu. Fruta, barazkia, ,arrautzak, esnekiak, ogia, mermelada,… Gustoko guztia eraluntzan duzu. Ekoizleak ezagutzera etorri eta ongi jateko aukera berri honetaz baliatu , era berean, bertako nekazaritzaren alde eginez.

https://lacolmenaquedicesi.es/es-ES/assemblies/8244

 

 

 

UnPacked ingurumena gehiago errespetatzen duen kontsumitzeko modu berri batera hurbiltzeko helburuarekin sortu da. Gure bezeroei erosketa iraunkorreko prozesua erraztuz.

Gure erosketa-esperientzia guztia plastikorik gabe garatzen da, eta, beraz, beharrezko ez den hondakinik sortu gabe betetzeko aukera ematen dizuegu. #zerowaste bizitzarako prozesuan laguntzen duten produktu berrerabilgarriak ere eskaintzen ditugu.

https://www.unpackedshop.es/

 

 

 

 

 

La Osa Tetuán auzoko kooperatiba eta partaidetzako lehen supermerkatua da, irabazi asmorik gabea eta bertako kideek kudeatua. 1.000 kooperatibista baino gehiago gara dagoeneko, eta supermerkatua irekita eta martxan dago. Gure komunitateak, gure gizarte-laguntzako sareak eta gure kideek beren konfiantzarekin lortu dute.

https://laosa.coop/

 

 

 

 

 

Berrerabiltzeko ontzien lehen sistema duen Kataluniako startup bat da Bumerang. Birziklapena eta konpostajea baino gehiago berrerabiltzea da haien maximoa. Izan ere, bio ontziak, konpostagarriak eta oihartzunekoak arazo izaten jarraitzen dute, milaka hondakin sortzen dituen adabakia dira eta ez dute delivery sektorearen alternatiba bat eskaintzen.

https://www.youbumerang.com/