Indarkeria sexualari aurre egiteko giltzak

[fsb-social-bar]

1 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 5 (1 votes, average: 5,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Cargando...

Sexu-bortizkeria sufritu eta gainditu duen emakumea naizen aldetik, nire eskarmentua eskaintzen dut honako helburu hauekin: biztanleria sentsibilizatzeko, kasu berriak sahiesteko, profesionalak hezitzeko nahiz biktimei sostengua emateko. Azken bi urtetan, “Viaje al centro del corazón” liburua plazaratu ondoren eta Isiltasuna Hautsiz elkartea sortu eta gero, zenbait hitzaldi zein ekintza garatu ditut musu-truk, azaldutako jomugarekin. Orain, nire zerbitzuek jasotako harrera onak bultzatuta, eta biktima ohien ahalduntzea arlo guztietan -baita ekonomikoan ere- gauzatu dadin, nire aktibitatea profesionalizatzea erabaki dut.

Ahaldundutako biktimen lekukotza baliabide ezin hobea da. Erakundeek, bai pribatuek bai publikoek, martxan jartzen ohi dituzten ekimen gehienek profesionalen ikuspuntua dute oinarri. Eta hura garrantzitsua izanagatik ere, gogorkeria eta trauma jasan ditugun emakumeok alferrik galdu ezin diren ezagutza eta gaitasunak eskuratu ditugu, problematika honetan benetan aurreratuko bada, profesionalen ikuspegiaren osagarri izan beharko luketenak.

Azkenik eta aldi berean, neure burua ahaldundutako biktima gisa aurkeztuz, nire asmoa indarkeria sexualaren gainean dagoen tabua apurtzen laguntzea da.


PROIEKTUAK DITUEN BEHARRAK

Zabaltzea eta ezagutzera ematea, ikastetxeetan, profesionalen elkargoetan, emakumezkoen taldeetan edota zenbait egitasmotan nire zerbitzuak erabil ditzaten.

ZER ESKAINTZEN DU PROIEKTUAK?

Alde batetik, nire esperientzian oinaritutako eta entzulearen eskakizunetara egokitutako hitzaldiak eskaintzen ditut, printzipioz interesagarriak honako talde hauentzako:
- Indarkeria pairatu duten emakumeak.
- Gogorkeria kasuetan parte hartzen duten talde profesionalak: medikuak, psikologoak, Polizia, Ertzaintza, irakasleak, etabar.
- Lanbide horietako ikasleak.
- Nerabeak.
- Gurasoak.

Bestalde, indarkeria kasuetarako protokoloak garatzeko aholkularitza ere eskaintzen dut.



1 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 51 voto, promedio: 5,00 de 5 (1 votes, average: 5,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Cargando...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.