Tolosa 2016

[fsb-social-bar]

10:00tan, Proiektuen Azoka Kidearen inguruko azalpen txiki bat egin ondoren, Proiektuen aurkezpen txandekin hasi ginen, non gainontzeko partaideek proiektuen inguran iritziak eta hobekuntza proposamenak eskaintzen zituzten. Hauek izan ziren proiektuak.

Eguerdia aldera, orain dela gutxi sorturiko Lakari kooperatibak, lunch goxo-goxo eta jasangarri bat prestatu zigun, ekitaldiaren inguruan hitz egiten genuen bitartean; Hurrengo hau izan zen jan genuena: pate begetala haziekin (alde batetik zanahoria kurriarekin eta bestea txampinoinena), kalabaza purea, barazki potxatuen tostada, soja-albondigak barazki saltsan, eta postre moduan jogurta sagar-konpotarekin eta fruta-piezak.

Proiektuen Azoka (K)idea Tolosa

Arratsaldean, bi mahai-inguru txanda egin ziren, hauetan komunikazioa, kudeaketa, jasangarritasuna eta baloreen inguruan hitz egin zen.  HEMEN deskargatu ditzakezu mahaietan ateratako ondorioak.

Hurrengo Proiektuen Azoka ekitaldia Eibarren burutuko, 2016ko aprilak 9 tan. Gonbidatuak zaudete parte-hartzera eta ziur ideia eta esperientziak partekatuz egun paregabea biziko dugula.

DEIALDIA

2016eko martxoaren 5ean, Kultur Etxean.

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea. Hori da Proiektuen Azoka, (K)idea-ren apustua. Proiektuak topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan haratago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta ekimenak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016an Gipuzkoan aurrez aurre egingo diren lau jardunaldiez gain (bi Donostian egingo dira), plataforma digital bat izango da topaleku.

IMG_0527

NORI ZUZENDUTA DAGO

  • Jakin-mina eta ikasteko gogoa duten pertsonak.
  • Pertsona ekintzaileak.
  • Arlo sozialeko proiektuetan interesa edo parte-hartzen duten pertsonek.
  • Impaktu soziala sortzea helburu duten agente eta eragileak.

EGITARAUA

09:15 Ongietorria: Gosari emankorra.
10:00 Proiektuen Azoka Kidea, Aurkezpena.
10:30 Praktika: Proiektuen aurkezpena.
13:15 Catering: Tokian tokiko ekoizleak.
14:30 Ikasketak: Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.
17:15 Balorazioa
18:00 Hurrengora arte