Loiola 2015

[fsb-social-bar]

2015eko azaroaren 28an, Proiektuen Azoka kideak bere bigarren ekitaldia antolatu zuen. Bertako helburua, ideiak, experientziak eta zalantzak elkarbanatzea eta elkarrekin ikastea izan zen Loiolan. Ekitaldia goizeko 9:15 aldera hasi zen eta 18:00 orduan bukatu genuen. Deialdia guztioi publiko guztiarentzako egon zen irekita eta 40 partaide baino gehiagok hartu zuten parte.

Proiektuen Azoka (K)idea Loiola 2015

Ekitaldia gosari indartsu batekin hasi genuen, partaide guztiak bertaratzen ziren bitartean.

10:00tan, Proiektuen Azoka Kidearen inguruko azalpen txiki bat egin ondoren, Proiektuen aurkezpen txandekin hasi ginen bertan, non gainontzeko partaideek proiektuen inguran iritziak eta hobekuntza proposamenak eskaintzen zituzten. Hauek izan ziren proiektuak.

Eguerdia aldera, sortu berri den Lakari kooperatibak, lunch goxo-goxo eta jasangarri bat prestatu zigun, ekitaldiaren inguruan hitz egiten genuen bitartean.

Arratsaldean, mahai-ingur ezberdin izan genituen non, komunikazioa, kudeaketa, jasangarritasuna eta baloreen inguruan hitz egin genuen.

Hurrengo Proiektuen Azoka ekitaldia Tolosan burutuko, 2016ko otsailak 27 an. Gonbidatuak zaudete parte-hartzera eta ziur ideia eta esperientziak partekatuz egun paregabea biziko dugula.

Tolosan ikusiko dugu elkar!

DEIALDIA

2015 eko azaroaren 28a, Loiolako Aterpetxean.

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea. Hori da Proiektuen Azoka, (K)idea-ren apustua. Proiektuak topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan haratago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta ekimenak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016an Gipuzkoan aurrez aurre egingo diren lau jardunaldiez gain (bi Donostian egingo dira), plataforma digital bat izango da topaleku.

01albergea 02albergea

NORI ZUZENDUTA DAGO

  • Jakin-mina eta ikasteko gogoa duten pertsonak.
  • Pertsona ekintzaileak.
  • Arlo sozialeko proiektuetan interesa edo parte-hartzen duten pertsonek.
  • Impaktu soziala sortzea helburu duten agente eta eragileak.

EGITARAUA

09:15 Ongietorria: Gosari emankorra.
10:00 Proiektuen Azoka Kidea, Aurkezpena.
10:30 Praktika: Proiektuen aurkezpena.
13:15 Catering: Tokian tokiko ekoizleak: Lakari Koop
14:30 Ikasketak: Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.
17:15 Balorazioa
18:00 Hurrengora arte

 

LOIOLA SANTUTEGIA ATERPETXEA

1990. urtetik aurrera Loiolako Santutegiak hezkuntza, pastoral edo aisialdiko ekintzaren bat antolatzen duten taldeei modu ekonomiko eta kalitate onean egoteko aukera eskaintzen die Gazteentzako Aterpetxean. Bere helburuak, gazteentzako esperientzia eta ekintza erlijiosoak erraztea eta, natura eta inguruarekiko harremana sustatzea dira. Aterpetxea, edertasun handiko inguru naturalean kokaturik eta, taldean, Loiolako San Inazioren jaioterriaz gozatzeko aukera askorekin aurkitzen da.

Koordenadak:

  • Latitudea: 43.172632 (43º 10′ 21.47″ N)
  • Longitudea: -2.287939 (2º 17′ 16.58″ W)