Har ezazu parte

Asmatu, sortu eta eraldatu PA Ekinplastik-en, herritarrei zabalik dagoen prototipatutik abiatuta, plastikoaren inguruko irtenbideak sortzen dituen prozesuan; geroago prototipatu eta gauzatu egingo diren irtenbideak sortzen dituen prozesuan. Kezkaren bat al duzu plastikoaren inguruan? Inguratzen zaituen mundua hobetzeko ideiaren bat? Hauxe da horiek aktibatzeko eta emaitzak lortzeko lekua. Asmatu, sortu, eraldatu.

 

Noiz

Ostirala, ekainaren 14a, 18:00etatik 20:00etara arte.

Larunbata, ekainaren 15a, 10:00etatik 17:00etara arte.

Non

Tabakalerako hirugarren solairuan, Impact Hub gunean, Donostian.

Zer ekarri

Gure bizitza, komunitate eta auzoetan plastikoak sortzen duen arazoarentzat irtenbideak sortu nahi dituen jardunaldi batean parte hartzeko gogoa.

Zer irabazi

Epaimahaiaren iritziz, ideiarik garrantzitsuena, egingarriena eta eraldatzaileena denak saria jasoko du: Bizkaiko Golkoan baleak begiztatzeko itsas txango zoragarri bat, Gorka Ocio, naturalista eta zetazeotan adituaren eskutik.

Gainera, hautatutako ideia nagusiek laguntza jasoko dute irailera arte, Impact Hub, Donostiako Gizarte Berrikuntzarako Laborategian bultzatu ahal izateko.

Nola

Leku kopurua mugatua da Izena emateko, bete ezazu webgune honen alboko barran ikusten duzun formularioa.

 


*Sariari buruzko oharra: irabazten duen taldeko bi kidek baino gehiagok saria nahi izanez gero, Impact Hub Donostiak saria taldeko kideen artean zozketatuko du. Impact Hub ez da arduratuko erreserbaren kudeaketa egiteaz, ezta Verballenas.com-ekin harremanetan jartzeaz ere. Zerbitzua ordaintzera mugatuko da, irabazleak txangoa zein egunetan egin nahi duen jakinarazten dionean (erreserbak egiteko aukeraren araberako data -ikus webgunea-): Bizkaiko Golkoan baleak begiztatzeko bi pertsonentzako itsas txangoa, Gorka Ocio, naturalista eta zetazeotan adituaren eskutik, 138 €ko balioa duena (19/05/01ean).