Proiektuen Azoka 2018

Proiektuen Azoka ekimena Impact Hub Donostia kooperatiba eta Donostia San Sebastian 2016 fundazioaren artean sortu zen elkartrukatze eta garapen kolektiborako espazio/elkarguneak sortzeko helburuarekin. Gaur egun, eta edizio batzuen ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Proiektuen Azoka komunitatearen zerbitzura jarriko da Gipuzkoan janari-xahutzearen erronkari aurre egiteko.

Zer da Proiektuen Azoka?

Proiektuen Azoka elkartrukatze eta garapen kolektiborako gune bat da. Janari-xahutzearen erronkarekin lotuta gizarte-aldaketarako gure ideia eta proiektuak partekatzeko, ikasteko eta gauzatzeko gune fisiko bat da.

Egun t’erdiz esperimentazioa, jolasa, janaria, talde-lana, ikasketa eta tresnak nahasten diren espazio ireki, atsegin eta original bat partekatzen da. Helburua: denon artean hainbat ekimen asmatu janari-xahutzea Gipuzkoan gutxitzeko. Proposaturiko solubiderik sendoenak sari aparta jasoko du. Gainera, Impact Hub eta bere Donostiako berrikuntza sozialerako laborategiak, honakoa prototipatu eta babesteko aukera eskeintzen du.

Hau dena zergatik?

Gipuzkoan 718.000 biztanle inguru gara janariari garrantzia haundia ematen diogun lurralde batean. Lehen eta bigarren sektore indartsurik ez izan arren, Gipuzkoako lur eta lantegietan 600.000 janari tona inguru sortzen da urtean. Datu hauekin ikusi da, aldi berean, 123.000 tona janari xahutzen dela, hau da, sortzen den janariaren %20a. Datu beldurgarri honek esan nahi du pertsona bakoitzeko 171 kg dela urtean. Kopuru honen 90 kg etxean sortzen du pertsona batek urtean.

Janaria xahutu eta hondakin bilakatzen den hiru eremu haundi daude:

  • Ekoizpen eta eraldatze fasean urtean 30.000 janari-xahutze tona sortzen da (15.000 tona lehen sektorean eta beste 15.000 tona bigarren sektorean).
    Banaketan urtean 6.000 tonaraino janari xahutzen da.
  • Azkenik, kontsumo fasean 87.000 tonaraino gora egiten du kopuru honek, aurreko beste bi eremuak ederki gaindituaz, eta kopuru honen 21.200 tona jatetxe, ostatu eta hotelen sektoreari dagokio.
  • Hau asko da? Zerrekin edo norekin alderatuz? 28en Europan etxeetan 92 kg/pertsonako eta urteko xahutzen dela uste da, eta Espainian 88 kg inguru urtean pertsonako. Gipuzkoa bi kopuru hoien artean kokatzen da. Beraz tokiko erantzuna eman behar zaion arazo globala da hau.

Honengatik ekintzaren parte izatera gonbidatu nahi zaitugu eta gurekin batu janaria gutxiago xahutuko den mundu baten alde. Lagun gaitzazu irtenbideak asmatzen!

Norentzat?

Gazte, haur, guraso, adineko… Inkorfomista, ekintzaile, bakarka edo taldean dabiltzanentzat, gizarte-eraberritzaile, GKE, ameslari, proiektuak martxan dituzten elkarte, talde edo laguntza faltarengatik proiektuak kajoian dituzten pertsonentzat, etorkizun jasangarri baten alde lanean dabiltzan pertsonentzat, laguntzeko gogoa duten profesional, kurioso eta gogotsuentzat. Denok gara interbidearen parte.

Gure inguruan janari xahutzea murrizteko era askotako erantzun berritzaileak daude. Hala eta guztiz ere, sarritan eta hainbat arrazoiengatik, ez dugu ‘gas-egoeratik’ ateratzea lortzen. Espazio hau, egoera hau denon artean aldatzeko eta talde-lanean geure proposamenak sendotzeko da, ezagutzan eta baliabideekin elkar lagunduaz errealitate bilaka daitezen.

Bidaideak

Proiektuen Azoka, ekimen honekin bat egiten duten pertsona guztiei esker da posible, zuri eskerrak. Baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren laguntza ekonomiko eta kudeaketari esker eta Impact Hub Donostiaren talde-lanari esker ere. Denok janari xahutzearen erronkaren aurrean batera!