Kuppi

1 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 5 (1 votes, average: 5,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Hilekoaren kopatxoen aldeko kanpaina bat egiten ari gara, proiektu honetan lanean hasteko arrazoia, hilerokoa oraindik ‘tabú’ bat dela esan daiteke, eta hori aldatzea gustatuko litzaiguke, gure helburua normalizatzea izanik. Horretaz gain, emakume gehienak erabilpen bakarreko produktuak erabiltzen dituzte, baina guk honen alternatiba bat eskaini nahi dugu, hilekoaren kopatxoa!

Kanpaina hau aurrera eramateko, ikastetxe zein udaletxeekin kontaktuan jarriz hitzaldiak antolatu eta ematen aritu gara, baina orain, gure benetako asmoa, workshop batzuk antolatzea da, produktua zer den hobeto erakusteko eta bezeroekin izango dugun harremana gertukoagoa izateko. Workshop horietan, tanpoien desabantailak, kopen abantailak eta beste hainbat gauza azalduko genituzke.
Duela urte gutxi, Suezian, halako kopatxo bat sortzeko enpresak behar zuen finantziazioa herritarrei esker lortu zuen. Honela, herrialde osoan oso ezaguna egin zen produktu hau eta beraz, oso zabaldua dago bertan. Hau ikusita, Euskal Herrian horrelako zerbait lortzea gustatuko litzaiguke, baina enpresa handi bat ez garenez ez ditugu produzitzen, eta hauek zabaltzearen lana egiten dugu.
Gure asmoa, kopatxo hauei buruzko informazio gehiago ematea da, produktu hau gizartean normalizatuago egoteko. Emakume ia gehienek erabiltzen duten “tanpoiaren” funtzio bera egiten du, baina hau osasunarentzat hobea da eta horretaz gain ekonomikoagoa eta ingurugirorako lagungarriagoa, erabilpen anitzekoa baita.

ZER ERAGIN DU GIZARTEAN?

Workshopak edonorentzat egongo dira zabalik, beraz edonork izango du parte hartzeko aukera. Beraiengan sortu daitekeen eraldaketa, erabilpen bakarreko produktuen ordez kopatxo hauek erabiltzen hastea da eta honekin batera, beraien poltsikoetan eta osasunean izango ditu onurak. Baita ere, erabilpen bakarreko produktua izanik, ingurunerako sekulako onura da

ZEIN DIRA ZUEN BEHARRAK?

Orain momentuan, egin nahi dugunaren ideia orokor bat badaukagu, baina ez dakigu oso ondo nola eraman aurrera. Gure zalantza nagusiak, workshop horiek nola publizitatu, nola egin erakargarriak, nola finantzatu workshop hauek.

ZER ESKAINI DIEZAIEKEZUE BESTE PROIEKTUEI?

Lidergo ekintzaile-tasuna eta berrikuntza graduko, lehenengo mailako ikasleak gara. Hemen esperientzia asko jasotzen dugu, hainbat proiektu ezberdin eraman ditugulako aurrera, eta gainera gazteak izanik, gazte ikuspuntua eta innobazioa eskaini dezakegu.




1 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 5,00 guztira 5 (1 votes, average: 5,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.