KA | Kultura Alternatiboa

1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

¿ZER DA KA?

KA, elkartasuna, partaidetza eta ikusarazpenaren bitartez, kultura alternatiboa eta oinarrizko kultura sustatzeko helburua duen plataforma da.

Horretarako, hausnarketa, elkarrizketa eta akziorako espazio bat sortu dugu, aldi berean: irekia, horizontala, dinamikoa, iraunkorra, librea, kritikoa eta antolatua dena.

Urtebeteko garapenaren ondoren, 200 artista, agente eta saltseroengatik osatuta dago KA, eta martxan dauzkagun proiektu guztiak, helburu berdina dauzkate. KA-ren beste helburuen artean hurrengoak aurkitu ditzazkegu:

  • Gabeziak aurkitu eta konpontzea.
  • Errekurtsoen lorpena
  • Elkartruke foro bizi eta konstantea.
  • Proposamenak, ekimenak, eta bestelako akzio ezberdinak modu bateratuan sortzea.
  • Etab.

DATU BATZUK:

  • 200 Kide KA-n. Agenteak, artistak eta norbanakoak daudelarik.
  • Erreportai berri bat atera berri dugu, non KA-ren esentzia eta definizioa oso ondo aurkezten den (www.kulturaalternatiboa.com-en ikusgai)
  • 12 Topaketa lehen urte honetan

NOLA FUNTZIONATZEN DUGU?

Topaketa periodikoak egiten dira elkarrizketa kolektiboaren bitartez (KA topaketak, OpenSpace, WorldCafe…). Topaketa hauek guztiz irekiak dira, eta nahi duenak parte hartu dezake. Parte hartu ezin duenak, emailez informazioa bidali eta bere ikuspuntua eman ahal izaten dute.

Proiektua guztiz horizontala eta librea da, eta erabakiak guztien artean hartzen dira. Disziplina artistiko eta persona guztiak parte hartu dezakete KA plataforman, kode-etikoa eta plataformaren ezaugarriak eta helburuak beti ere errespetatuz.

NORTZUK OSATZEN DUGU?

KA ren kide diren artista/agente/pertsonengatik eta beraien ekintza artistikoengatik osatuta dago KA. Kide guzti hauen barruan badaude aktiboak (Topaketetara joaten dira eta ekipoetan parte hartzen dute) eta pasiboak (ez dute Topaketetan eta ekipoetan parte hartzen) direnak.

KA-REN ESTRUKTURA (HORIZONTALA)

  • Guztia KAren Topaketetan erabakitzen da. Erabakiak Topaketetara joaten direnen artean hartzen dira. Topaketetara joaten ez dena, idatziz eman dezake bere iritzia (emailez, sare sozialen bidez…).
  • Lan taldeak sortzen dira KAren proiektuak eta arloak aurrera eman ahal izateko. Guztien artean irizpide orokorrak erabakitzen direnean, lan taldeek autonomia izango dute lan egiteko orduan.

Info: www.kulturaalternatiboa.com

KAeu

 

 

 




1 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 51 botua, batezbestekoa: 3,00 guztira 5 (1 votes, average: 3,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...