Euskara PLUS

0 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 5 (0 votes, average: 0,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Banaiz Bagara elkartea 2009an sortu zen, gure gizartean jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko, pertsona gehiagorentzat. Azken sei urte hauetan hamaika herritan egin dugu lan, kultura, kirola, musika, elkar ezagutza eta lan mundurako gaitasunen hobekuntza landuz.

2013an, Europako Kontseiluak sortutako “Language for Work” proiektua ezagutu genuen, Europan zehar migratzaileei eta bertako langileei lantokiko komunikazio gaitasunak lortzen eta hobetzen laguntzea helburutzat duena.

2015. urtetik aurrera, gure jarduera nagusia lan munduan euskara erabiltzera bideratuta dago. Horretarako, formatu desberdinak sortu ditugu: GUk ere Euskaraz Lanean, Euskara Moduluak eta Euskara PLUS programa.

Formatu guztietan gaitasun profesionalak eta komunikazio gaitasuna elkartzen dira. Izan ere, hizkuntzak gaitasunen bitartez errazago ikasten dira, eta komunikazioa eta hizkuntzen erabilera lan arlo guztietan gero eta garrantzitsuagoak dira.

Pertsona guztiek lanean beren gaitasunak erabiltzeko aukerak sortzen lagundu nahi dugu.

EUSKARA, ANIZTASUNA eta LAN MUNDUAk dira mugitzen gaituzten eta mugitu nahi ditugun hiru eremu.

Ikastaroak, tailerrak eta ekintzailetza proiektuak eskaintzen ditugu, eta gure jardueren parte-hartzaileak mundu osotik etortzen dira.

Kultur aniztasuna horrek aberasten gaitu eta kultura ezberdinak elkarengandik ikasi eta elkarrekin bizi ahal izatean sinisten dugu.

Aldi berean tokiko kulturan daude gure sustraiak. Leku guztiak dute bere aintzinako historia, ohiturak, hizkuntza, nortasuna. Baina nortasuna ez da zerbait estatikoa, baizik eta beti mugimenduan dago, gizartea aldatzen da, lan mundua, balioak, ohiturak….

Gure proiektuaren bitartez nahi dugu prozesu horretan lagundu: kanpotik etortzen dena, hemengoa ezagutu, eta bertakoa beste kulturetako ekarpen positiboetaz ohartu….eta hori non eta egunero topo egiten dugu lekuetan – harreman profesionaletan, komertzioan, produkzioan, elkarrekin trukatu eta sortzekoan…




0 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 50 botuak, batezbestekoa: 0,00 guztira 5 (0 votes, average: 0,00 out of 5)
You need to be a registered member to rate this post.
Loading...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.