lehiberri

AURKI: Tolosa 2016

2016eko otsailaren 27an, Lehiberri Zentroan.

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea. Hori da Proiektuen Azoka, (K)idea-ren apustua. Proiektuak topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan haratago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta ekimenak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016an Gipuzkoan aurrez aurre egingo diren lau jardunaldiez gain (bi Donostian egingo dira), plataforma digital bat izango da topaleku.

NORI ZUZENDUTA DAGO

  • Jakin-mina eta ikasteko gogoa duten pertsonak.
  • Pertsona ekintzaileak.
  • Arlo sozialeko proiektuetan interesa edo parte-hartzen duten pertsonek.
  • Impaktu soziala sortzea helburu duten agente eta eragileak.

EGITARAUA

09:15 Ongietorria: Gosari emankorra.
10:00 Proiektuen Azoka Kidea, Aurkezpena.
10:30 Praktika: Proiektuen aurkezpena.
13:15 Catering: Tokian tokiko ekoizleak.
14:30 Ikasketak: Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.
17:15 Balorazioa
18:00 Hurrengora arte

 

LEHIBERRI ZENTROA

TOLOSALDEKO LEHIAKORTASUN ETA BERRIKUNTZARAKO ZENTROA Tolosaldeko enpresen bilera, formakuntza eta garapenerako gunea da. Tolosaldeko eragile sozioekonomiko guztien erreferentzia gune nagusia da. Zentroaren eraikuntza LEHIBERRI Foroaren mugarri nagusietako bat izan da. Bere lan nagusia Tolosaldeko enpresei lehiakorrago izaten laguntzea da.

Zer da lehiakorrago izate hori?

  • Enpresa batek merkatuan egoteko duen gaitasuna da.
  • Enpresa batek bere produktuak merkatu ezberdinetan kokatzeko gaitasuna da.
  • Produktu berriak sortzeko edo zerbitzu berriak emateko gaitasuna da.
  • Kudeaketa on bat burutzeko gaitasuna da.
  • Enpresa batek bizirauteko duen gaitasuna da, enplegua eta aberastasuna sortuz.

Beraz, Tolosaldeko enpresak lehiakorrak izatea beharrezkoa da:

  • Hauek gero eta lehiakorrago izanda, Tolosaldea lehiakorragoa izango delako.
  • Tolosaldea gero eta lehiakorrago izanda, bertako bizilagunei Tolosaldean bizi eta lan egiteko aukera gehiago emango dizkielako, hau izanik eskualdea bizirik mantentzeko modua.

Nola lortu lehiakor izate hori?

LEHIBERRI ZENTROA 4 ardatz estrategikotan oinarritzen da lehiakortasunaren bilaketa horretan, eta horregatik eskaintzen ditu bere zerbitzuak 4 atal handitan:

  1. FORMAKUNTZA: Tolosaldeko langile eta bizilagunei formakuntza eskainiz, teknologia berriak edo kudeaketa aurreratua bezalako gaiei buruz.
  2. ELKARLANA: enpresen arteko sinergiak aprobetxatuz, produktu edo/eta zerbitzuak garatzeko, lankidetza sustatzeko edo merkatu segmentu berriak bilatzeko.
  3. EKINTZAILETASUNA: eskualdeko ekintzaile berriei laguntza eskainiz, bai aholkularitza, bai azpiegitura fisikoak eskainiz bertan finkatzeko, eta baita jada sorturik dauden enpresetan produktu edo/eta zerbitzu berriak garatzen dituzten horiei laguntza emanez ere.
  4. INTERNAZIONALIZAZIOA: atzerriko herrialdeetan elkarlana sustatuz eta Tolosaldea atzerriko enpresentzako interes gune bilakatuz.

Aipaturiko helburuak aurrera eramateko, LEHIBERRI ZENTROAk zerbitzu eta azpiegitura multzo batzuk ditu, sail honetan bertan kontsulta daitezkenak.

Gainera, hauek guztiak elkartuta, Euskadiko Zentro Teknologikoen Sarearekin zubilana egiteko balio dute, zeinek Euskadiko enpresen berrikuntza eta lehiakortasun gaitasunaren sendotzean eragina duen.