Eibar 2016

2015eko apirilaren 9an, Proiektuen Azoka kideak bere hirugarrengo ekitaldia antolatu zuen. Bertako helburua, ideiak, experientziak eta zalantzak elkarbanatzea eta elkarrekin ikastea izan zen eibarren. Ekitaldia goizeko 9:15 aldera hasi zen eta 18:00 puntual bukatu genuen. Deialdia guztioi publiko guztiarentzako egon zen irekita eta 45 partaide baino gehiagok hartu zuten parte.

Proiektuen Azoka (K)idea - Eibar

Ekitaldia gosari indartsu batekin hasi genuen, partaide guztiak bertaratzen ziren bitartean.

10:00tan, Proiektuen Azoka Kidearen inguruko azalpen txiki bat egin ondoren, Proiektuen aurkezpen txandekin hasi ginen, non gainontzeko partaideek proiektuen inguruan iritziak eta hobekuntza proposamenak eskaintzen zituzten. Hauek izan ziren proiektuak.

Eguerdia aldera, Zure Menua Katering bizkaitarrak, lunch goxo-goxo bat prestatu zigun, ekitaldiaren inguruan hitz egiten genuen bitartean.

Arratsaldean, bi mahai-inguru txanda egin ziren, hauetan komunikazioa (Mireia Jimenez), kudeaketa (Esther Velasco), iraunkortasuna (Jon Aldazabal ) eta baloreen (Juan Carlos Martín) inguruan hitz egin zen. 

Hurrengo Proiektuen Azoka ekitaldia Donostian burutuko da, 2016ko urriaren 1ean. Gonbidatuak zaudete parte-hartzera eta ziur ideia eta esperientziak partekatuz egun paregabea biziko dugula.

Donostian ikusiko dugu elkar!

DEIALDIA

2016eko apirilaren 9ean, Biharrian.

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea. Hori da Proiektuen Azoka, (K)idea-ren apustua. Proiektuak topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan haratago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta ekimenak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016an Gipuzkoan aurrez aurre egingo diren lau jardunaldiez gain (bi Donostian egingo dira), plataforma digital bat izango da topaleku.

Biharrian1Biharrian2

NORI ZUZENDUTA DAGO

  • Jakin-mina eta ikasteko gogoa duten pertsonak.
  • Pertsona ekintzaileak.
  • Arlo sozialeko proiektuetan interesa edo parte-hartzen duten pertsonek.
  • Impaktu soziala sortzea helburu duten agente eta eragileak.

EGITARAUA

09:15 Ongietorria: Gosari emankorra.
10:00 Proiektuen Azoka Kidea, Aurkezpena.
10:30 Praktika: Proiektuen aurkezpena.
13:15 Catering: Tokian tokiko ekoizleak.
14:30 Ikasketak: Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.
17:15 Balorazioa
18:00 Hurrengora arte