Donostia 2016

2016 eko urriarren 1ean, Impact Hub Donostia

Gizarte-inplikazioko proiektuak sortzea eta hobetzea. Hori da Proiektuen Azoka, (K)idea-ren apustua. Proiektuak topaketa fisiko eta birtualak sustatzen ditu, ideiak, baliabideak eta tresnak partekatzeko. Besteengandik ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko espazioak, gure proiektuetan haratago egiteko espazio bat da. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta ekimenak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko.

Honako hau, (K)idea edizioaren azkeneko saioa izango da, Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean garatu duguna. Beraz, azken urte honetako emaitzak ere aurkeztuko ditugu. Dena den, horrelako ekitaldiak egiten jarraituko dugu eta edozein komuniteri horrelakoak antolatzera gonbidatzen diegu. Era berean http://proiektuenazoka.org gune hau zuen eskura duzue gure artean harremanak mantentzeko.

NORI ZUZENDUTA DAGO

  • Jakin-mina eta ikasteko gogoa duten pertsonak.
  • Pertsona ekintzaileak.
  • Arlo sozialeko proiektuetan interesa edo parte-hartzen duten pertsonek.
  • Impaktu soziala sortzea helburu duten agente eta eragileak.

EGITARAUA

09:15 Ongietorria: Gosari emankorra.
10:00 Proiektuen Azoka Kidea, Aurkezpena.
10:30 Praktika: Proiektuen aurkezpena.
13:15 Catering: Tokian tokiko ekoizleak.
14:30 Ikasketak: Komunikazioa, kudeaketa, iraunkortasuna eta baloreak.
17:15 Balorazioa
18:00 Hurrengora arte