PA-KIDEA

Egitaraua

Zer da Proektuen Azoka-Kidea?

Proiektuen Azoka-Kidea elkartrukatze eta garapen kolektiborako plaza bat da. Konpartitzeko, ikasteko, eta gizarte eraldaketarako proiektuak eta ideiak taldean gauzatzeko espazio fisikoa.

9 orduz jolasa, jana, talde lana, ikaskuntza eta erremintak nahastuko dituen espazio dibertigarri bat elkarbanatuko dugu. Helburua: Guztion artean, gure ideiak eta proiektuak sendotzeko bidean beste pausu bat ematea.

Gainera, lan egiten jarraitzeko espazioa fisiko hau mundu birtualera hedatuko da plataforma digital baten bitartez, non garatutako baliabideak, izaera irekian, eskuragarri izango diren.

Zer egin behar da?

Edizio honen deialdia 2015eko maiatzaren 7an hasten da. Guztiontzat baliozko ekitaldi bat izatea nahi dugu, guztion onura lortzeko konfidantzazko lan giroa. Elkar hobeto ezagutzeko, parte hartzaile kopurua 60 pertsonatara murriztu dugu, dohako ekitaldi bat da, baina zure etorrera baieztatzea behar dugu honako bi aukeren bitartez.

  1. Gaur egungo erronkei aurre egiten dien proiektu bat baldin badaukazu eta bertan aurkeztea nahi baduzu, beharrezkoa da eskuineko aldean daukazun PROIEKTU BAT AURKEZTU formularioa betetzea eta zure datuak ematea. Jaso bezain laister gutako bat zurekin jarriko da kontaktuan.
  2. Proiekturik ez badaukazu baina plaza honen parte izan nahi baduzu, zure etorrera PARTE HARTU botoian baieztatu.

Jardunaldiak 9 ordutako iraupena izango du, 09:15etatik 18:30etara. Hemen daukazu egitarau osoa. Egun osoa ez badaukazu, bisita bat egin dieazkeguzu, ateak zabalik egongo dira.

Hau guztia zertarako?

Sormen kolektiboa, experimentazio eta aisialdi espazioetan ikasketak, birtualean parte hartzea, eta elabilera kolektiborako erreminten sistemaziazioa. Balio hauek 3 formatutan banatuko dira: presentziala ( 5 topaketa/ekitaldi Gipuzkoako herri ezberdinetan), on-line (gure eta hirugarrenen teknologien bitartez, proiektu hau bukatzean jarraituko dituztenak), eta mixmedia formatuak (topaketa bakoitzeko ikasketak dokumentatzen, hausnartzen eta sistemizatzen, baliozko erremintak bilakatuko direnak). Hau guztia, berreabilpen eta erabilpen askea bermatuko duten Kode Irekiko publikazio eta komunikazioekin nahastuz.

Prozesu honen bitartez pertsonen bateratzea eta pertehartzaileen eta tande sustatzailearen arteko interakzioak bilatzen ditugu, hauek, ikasketetan eta inpaktu erandatzaile gizatiarretan bilakatu daitezen. Topaketa hauen dinamikak, ekintzaile lokalekin etorkizuneko aukerak ko-diseinatzera, gizarte ekintzailetasuna leku irekian eskaintzera eta erakustera, eta bizi garen ingurunean eragiteko, muga teorikoa gainditzen duen pentsakera berritzailea sortzen duten giza harremanen sustapenera egongo dira bideratuak.

Bestalde, prozesu honen parte izango garenon artean komunikazioa mantentzeko erreminta digitalen eransteak, ekitaldi bakoitzean hasitako harremanei jarraitasuna emateko eta hauek sendotzeko beharrari erantzuten dio. Ezinbesteko elementua da hau komunitate aktiboa eta ahalmenduna bihur gaitezen, ekintzaile izaera indatu batekin eta gure gizarteari benetazko balioa eransteko beharrezko jakintzekin.

Gainera, programa hau gauzatzeko, gizabanakoen eta taldeen (pubiko eta pribatuen) artean eman den kooperazioa aipatu behar da, honi balorazio positiboa emanez.

Azkenik, Proiektuen Azoka bakoitzean zehar, metodologia eta ondorioak dokumentatuko ditugu edozein kolektibok beraien komunitatean erabil ditzaten.

Norentzat da?

Gazteak, umeak, familia gurasoak, hirugarren adineko pertsonak… inkonformistak, ekintzaile bakartiak, talde ekintzaileak, gizarte berritzaileak, makerrak, aldaketa arduradunak, bisionarioak, proiektuak martxan dituzten elkarteak, talde edo babes faltagatik ideiak baztertu dituzten pertsonak, etorkizun jasangarri baterako lanean diharduten pertsonak, laguntzeko gogoak dituzten profesionalak, kuriosoak eta ilusioa daukaten guztiak.

Gure gizarteko erronka nagusiei erantzuten dizkieten konponbide berritzaile asko ditugu gure inguruan. Hala ere, arrazoi anitzengatik eta maiztasun handiz, ez dugu lortzen “gas” egoera gainditzea. Erralitate hau transformatzeko espazio bat da hau, jakintza eta bialiabideez baliatuz, gizarte eraldaketarako proposamenak solidifikatzeko. Ideia arrunt bat berreskuratuz: Elkarri laguntzeko eta elkarrekin konpartitzeko espazio amankomunarena.

Kideak

Proiketuen Azoka-Kidea, Impact Hub Donostia taldearen babesagatik, eta PAn parte hartu duten eta hartuko duten pertsonei eta proiektuei esker da posible. Gainera, zati bat Donostia/San Sebastian 2016 fundazioak finatziatu du eta bertan lan egiten duten pertsonen lankidetza jaso dugu.

PARTAIDETZA

70%

EKINTZA

100%

KOMUNITATEA

85%

LANA

45%

AISIA

70%

IKASKETAK

60%